INGURUA
Ingurune pribilegiatu batean kokatuta dagoen hotel berezia. Oñati bailara zabal batean dago, mendi eta muino zabalez inguratuta, Aizkorri-Aratz parke naturala nabarmenduz. Paisaia ikusgarria: mendigune harritsuak, sakan sakonak eta haitzarteak, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mugak zabaltzen eta hurbiltzen dituztenak; horien artean, Aizkorri mendikatea, Oñati-Arrikrutz haitzuloa eta abar luze bat. Zatoz eta deskubritu.
Historia
eta historiak
Eta nola ez Arantzazuko Santutegia. Nabarmentzekoa da, garaiko arkitektura moldeak hautsiz abangoardia artistikoan aurrera egin zuen artista talde baten (Oteiza, Chillida, etab.) ondarearen lekuko paregabea delako.
Oñati, EtxeAunditik pauso batera, XIII. mendetik gaur egunera arteko ibilbide historiko baten lekuko da. Sancti Spiritus Unibertsitatea, XVI. mendeko harribitxi errenazentista nabarmentzen da. Oñatiko nortasun propioa du. Herrigunea eta landa-eremuak Euskal Herriko erdigunean dagoen harribitxi honen osagai dira, zalantzarik gabe.
Abiapuntua
Euskal Herriaren erdigunean kokatuta, hiriburuetatik ordubete baino gutxiagora gaude. Donostia (1 h), Bilbo (54 min), Gasteiz (40 min) eta hondartzatik ordu erdira.
Aisialdia
Trecking-a, mendi bizikleta, zaldi ibilbideak… aukera guztiak zure eskura aisialdia kirolez osatu dezazun… nahi baduzu!
Oñati dastatu
Gazta, txokolatea, ogia, lurretik sortzen diren jakiak, busti eta izaera ematen dien adn batekin. Txokolatearen interpretazio zentroa, Txokolateixa, Gomiztegi artzain eskola…
Helbidea
EtxeAundi Hotel Boutique
Torreauzo Auzoa, 10, 20560 Oñati, Gipuzkoa
Nº Registro Turístico:H SS 00595